Arakatu fitxategiak eta karpetak
Erabili Fitxategiak aplikazioa ordenagailuko fitxategiak arakatu eta antolatzeko. Biltegiratze-gailuetan (adibidez kanpoko disko gogorretan) dauden fitxategiak kudeatzeko ere erabili daiteke, eta baita fitxategi-zerbitzarietan eta sareko partekatzeetan dauden fitxategiekin ere.
Fitxategi-kudeatzailea abiarazteko, ireki Fitxategiak Jarduerak ikuspegitik. Ikuspegi horretan fitxategiak eta karpetak ere arakatu daitezke, aplikazioak bilatzeko egiten den modu berean.
Karpeten edukiak arakatzea
Fitxategi-kudeatzailean, egin klik bi aldiz edozein karpetatan bere edukiak ikusteko, eta klik bi aldiz edo erdiko klik edozein fitxategitan hura bere aplikazio lehenetsiarekin irekitzeko. Karpeta batean erdiko klik egiten bada, fitxa berrian irekiko da. Eskuineko klik ere egin dezakezu karpetan, hura fitxa berrian edo leiho berrian irekitzeko.
Karpeta bateko fitxategiak begiratzean, badago fitxategi bakoitzaren aurrebista azkarra edukitzeko. Horretarako, sakatu zuriune-barra. Horrela, fitxategia ireki, kopiatu edo ezabatu baino lehen fitxategi zuzena dela ziurtatu ahal izango duzu.
Fitxategien eta karpeten gaineko bide-barrak erakusten du zein karpeta ari zaren bistaratzen, uneko karpetaren karpeta gurasoak barne. Egin klik bide-barrako karpeta gurasoetako batean haretarako joateko. Egin eskuineko klik bide-barrako edozein karpetatan hura fitxa edo leiho berri batean irekitzeko edo bere propietateak ikusteko.
Fitxategi bat azkar bilatu nahi baduzu, hasi fitxategiaren izena idazten ikusten arii zaren karpetan edo azpian. Bilaketa-barra bat agertuko da leihoaren goiko aldean eta zure bilaketarekin bat datozen fitxategiak soilik erakutsiko dira. Sakatu Esc bilaketa bertan behera uzteko.
Leku ohikoenetara azkar sartzeko modu egokiena alboko barra da. Ez baduzu ikusten, sakatu leihoaren goiko ezkerreko izkinako Erakutsi alboko barra botoia. Sarritan erabiltzen dituzun karpetetara joateko laster-markak gehitu ditzakezu, alboko barra horretan agertu daitezen.