Zer dira goiko barrako ikonoak?
Orri honek pantailaren goiko eskuineko izkinan ageri diren ikonoen esanahia azaltzen du. Hain zuzen, sistemak eskaintzen dituen ikonoen aldaera desberdinak deskribatzen ditu.
Erabilerraztasun-ikonoak
Erabilerraztasun-ezarpenak azkar aldatzea ahalbidetzen du. |
|
Gainetik igarotzean klik egitean zein klik mota gertatuko den adierazten du. |
Audio-ikonoak
Bozgorailuen edo entzungailuen bolumena adierazten du. |
|
Bozgorailuak edo entzungailuak mutututa daude. |
|
Mikrofonoaren sentikortasuna adierazten du. |
|
Mikrofonoa mutututa dago. |
Bateria-ikonoak
Bateria-maila adierazten du bateria kargatzen ari den bitartean. |
|
Bateria erabat kargatuta dago eta kargatzen ari da. |
|
Bateria-maila adierazten du bateria kargatzen ari ez den bitartean. |
|
Bateria erabat kargatuta dago eta ez da kargatzen ari. |
|
Bateriarik gabeko sistemetan bistaratuko den energia-ikonoa. |
Bluetooth-ikonoak
Hegazkin modua piztuta dago. Bluetootha desaktibatuta dago hegazkinaren modua piztuta dagoenean. |
|
Bluetooth gailu bat parekatuta dago eta sistema hura erabiltzen ari da. Ikono hau gailu aktibo bat dagoenean soilik erakutsiko da, ez Bluetootha gaituta besterik ez dagoenean. |
Sare-ikonoak
Haririk gabeko (Wi-Fi) konexioak
Hegaldi modua aktibatuta dago. Haririk gabeko sareak desgaituta daude hegaldi modua aktibatuta dagoenean. |
|
Haririk gabeko sare batekin konektatzea. |
|
Haririk gabeko konexio baten sendotasuna adierazten du. |
|
Haririk gabeko sare batekin konektatuta, baina ez dago seinalerik. |
|
Haririk gabeko sare batekin konektatuta. Ikono hau seinalearen sendotasuna ezaguna ez denean soilik erakusten da, adibidez ad hoc sareekin konektatzean. |
|
Haririk gabeko sare batekin konektatuta, baina ez dago internetera sartzeko biderik. Agian sarea ez dago ongi konfiguratuta edo agian interneta ematen dizun zerbitzaria erorita dago. |
Sare mugikorrak (mugikorren banda zabala)
Hegaldi modua aktibatuta dago. Sare mugikorrak desgaituta daude hegaldi modua aktibatuta dagoenean. |
|
Sare mugikor batekin konektatzea |
|
Sare mugikor baten konexioaren sendotasuna adierazten du. |
|
Sare mugikor batekin konektatuta, baina ez dago seinalerik. |
|
Connected to a cellular network. This icon is only shown if the signal strength cannot be determined, such as when connecting over Bluetooth. If the signal strength can be determined, a signal strength icon is shown instead. |
Haridun konexioak
Haridun konexio batekin konektatzen. |
|
Haridun sare batekin konektatuta. |
|
Saretik deskonektatuta. |
|
Haridun sari batekin konektatuta, baina ez dago internetera sartzeko biderik. Sarea gaizki konfiguratuta egon daiteke, edo interneterako duzun zerbitzu-hornitzailea erorita egon daiteke. |
VPNak (sare pribatu birtualak)
Sare pribatu birtual batekin konektatzea |
|
Sare pribatu birtual batekin konektatuta. |
Beste ikono batzuk
Unean erabiltzen ari den teklatuaren diseinua edo sarrerako metodoa adierazten du. Egin klik beste diseinu bat hautatzeko. Teklatuaren diseinuaren menuak agertzeko, sarrerako metodo anitz egon behar dute konfiguratuta. |
|
Aplikazio bat zure kokalekua atzitzen ari da. Atzitze hori menutik desgaitu dezakezu. |
|
Gaueko argiak pantailaren kolore-tenperatura aldatu du begien estresa murrizteko. Gaueko argia aldi baterako desgaitu daiteke menutik. |
|
Zure pantaila osoaren bideo bat grabatzen ari zara. |
|
Aplikazio bat pantaila beste leiho batekin partekatzen ari da. |
|
Thunderbolt gailu batekin, adibidez atrake batekin, konektatzen. |